Gaur taldekideek praktiketan ikusi dugunari buruz hitz egin dugu lana osatzeko. Eskoletan dauden errealitate ezberdinak aztertu ditugu eta taula bat osatu dugu google docs programarekin artxibo bat ireki eta gero. Programa hau ezagutu eta honekin lanean hasi gara. Niri pertsonalki asko gustatu zait eta talde lanak egiteko ideia paregabea dela iruditzen zait. Hemendik aurrera programa hau dexente erabiliko dudala uste dut.
Ondoren, Josemi Word 2007 programan zenbait gauza egiten irakatsi digu: portada nola jarri, aurkibidea nola egin, grafikoak nola txertatu, etab. Lanak egiteko programa hau erabiltzen dut baina konturatu naiz ez nuela asko ezagutzen, eta honekin gauza piloa egin daitezkela. Hemendik aurrerako lanetan ikasitako gauzak erabilgarriak egingo zaizkit!
Etxera iristean praktiketako memoria egiten ari naizenez Word 2007arekin portada eta aurkibidea egin ditut klasean ikasi bezala. Gainera iGoogle saltseatzen aritu naiz eta orain interneten sartzean pantaila polit polit bat ateratzen zait!

No hay comentarios:
Publicar un comentario