martes, 24 de mayo de 2011

 

Lehengo egunean Josemik esan zigun hitzaldira joan ginen. Myriam Cameros izan zen hitzaldiaren emailea. Bi egunetan joan ginen. Lehen egunean bere liburu batez hitz egin zigun, irudian agertzen denaz. Bera ilustratzailea da eta honez gain bere beste lan  batzuk erakutsi zizkigun. Neska oso jatorra iruditu zait eta oso interesgarria iruditu zait esan duen guztia. Tartetxo baten ostean, tailer bat egin genuen, oso originala. Imaginazioa landu genuen kartulinekin jolastuz. Taldea mahai batean bildu eta kartulina bati forma bat eman eta ondokoari pasaz berak irudi bat sortu behar zuen. Atera ziren lanak oso politak iruditu zitzaizkidan eta tailerra paregabea.


Bigarren egunean guk irudien album bat osatu genuen material ezberdinez egindako pertsonaia, paisaia...etabekin. Hasieran bideo bat erakutsi zigun eta ondoren istorio bat asmatuz aurretik esansakoa egin genuen.

Hemen Myriamek eta bere lagunak egindako liburuaren berri jakiteko beraien bloga jartzen dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario