Ni Eider Aldabe naiz, neska hernaniarra. Txikitatik haurrekin egotea gustatu izan zait eta ama irakaslea dudanez bere bidetik jarraitzea eta Haur Hezkuntza ikastea pentsatu nuen ondoren maistra on bat izateko. Duela hiru urte hasi genuen unibertsitateko abentura, denak galduta eta urduri, eta orain, konturatu gabe hiru urte pasa dira eta lan mundura irteteko prest gaude. Hiru urte hauetan zehar andereino paperean jarrita ezagutzen duguna aztertu eta kritikatzeko eta irakasteko moduak aztertzeko eskatu digute eta hori bera egin dugu Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berrien ikasgaian ere. Lehengo urtean plastikako ikasgaian egin genuen bezala pentsatzera bultzatu gaitu irakasleak eta nahiz eta ikasgaia motza izan dexente pentsatzeko denbora eduki dugu.
Betidanik ordenagailu eta teknologien mundua ez zait asko gustatu, mundu honetan oso trebea ez naizelako. Teknologia berriekin zerikusia duen zerbait oparitu izan didatenean anaiari utzi izan diot, berak, ez dakit nola, beti dakielako nola aritu hauekin. Beraz, nahiko urduri iritsi nintzen lehen egunean ordenagailuz beteriko bigarren pisuko gelara. Lehen egun honetan gelara sartu eta jendea taldetan ikusi nuen (ni gaixo egon nintzenez ez nintzen lehenengo saioetara joan). Baina berehala irakasleak dena azaldu eta nire taldeak (Ainhoa, Ainara, Itziar, Maite, Iraia eta Anek) adoptatu egin ninduen!!! Beraiek asko lagundu zidaten eta segituan lanean jarri ginen.
Taldekideek kontatu zidatena nahiko gustatu zitzaidan, egin behar genituen lanak asko iruditu zitzaizkidan eta horrek urduriago jarri ninduen, baina martxa hartu eta dena interesgarri eta baliagarria dela iruditzen zait.
Hasieran, ikastoletan ikusi dugun IKT en konparaketa egin genuen. Honetarako, taldekideek eskola ezberdinetan ikusi eta ikasitakoaz hitz egin genuen. Esperientziak oso ezberdinak izan ziren eta horrek aukera ederra eman zigun aproposa zer izan daitekeen aztertzeko. Hau guztia idatzizko lan batean bildu genuen eta ondoren, gure hausnarketarekin aurkezpen bat egin genuen.
Gainera, manifestu bat egin genuen taldeka. Lan honek 3 urte hauetan zehar igarotako guztia biltzeko balio izan zigun, aurrerantzean tokatuko zaiguna ahaztu gabe. Manifestu honez gain, mural bat osatu genuen baita ere. Hau guztiarekin erakusketa bat osatu genuen eta bertan klasekideen lanak ikusi ahal izan ditugu.
Baina hau ez da egin dugun guztia izan. Gelan gauza piloa ikasi dugu. Teknologia berriak erabiliz gelan erabil ditzakegun baliabide asko ezagutu ditugu eta hauekin saltseatzeko aukera izan dugu. Niri oso interesgarriak iruditu zaizkit, eta ez oso zailak. Lehenik eta behin blog bat osatu genuen. Lehengo urtean plastikan ere egin genuen baina orain hau hobeto erabiltzen ikasi dut .Nire ustez erabili ditugun programak dexente erabiliko ditut hemendik aurrera aukezpenak, posterrak, eskemak, lanak... egiteko oso baliagarriak iruditu zaizkidalako. Nik hauek saltseatu ditut gehienbat:
Google docs
igoogle
World 2007
Bubbl.us
Bukatzeko, ikasgai honetan ikasitakoa ez ahazten saiatuko naiz; bertan ezagututako programak eta egindako gauzak eta pentsatutako guztia. Lehengo urtean plastikan buruari galderak egiten hasi ginen eta oraindik ere horretan jarraitu dugu eta hau beste ikasgaietan aplikatu daitekeela iruditzen zait. Gehiago ikasten delako zerbait ukitzen zaituenean eta ez gauzak eginda eman eta barneratu soilik egin behar dituzunean baino. Partizipatiboa izan da, lana taldetan nahiz pertsonalki egin dugu eta hori oso ona da. Nire ikasgai honen balorazioa beraz, oso positiboa da. Baina, gauza txar bat ikusi dut: asignatura azken kurtsoko amaieran ematearekin ikasi ditugun programak berandu ezagutzera ekarri gaituela. Hau unibertsitateko lehen urtean ikasi izan bagenu aurretik egindako lanak originalagoak izango liratekeela pentsatzen dut. Baina beno, zerbait txarra ere esan behar zen hontaz, ezta?¿?
No hay comentarios:
Publicar un comentario